Eleizetan jaialdiko hiru kontzertu online bidez eskainiko dituzte

Anboto 2020ko mai. 8a, 11:23
Artxiboko irudia.

Maiatzean zen egitekoa Eleizetan ganbera musika jaialdia, urtero lez. Koronabirusak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, atzeratu egin da aurtengo edizioa. 

Zornotza Aretoak grabaturiko hiru kontzertu berreskuratu, eta zornotzarren esku jarri dituzte webguneko mediatekan

Lehenengo kontzertua gaur eskainiko da, 20:15ean. Salzburgoko Hyperion Ensemblek Etxanoko Andra Mari elizan grabaturiko kontzertua eskainiko dute. Maitzaren 1tean izango da hurrengo hitzordua. Myrna Herzogek eta Eduard Martinezek Larreako San Juan Bautista elizan eskaini zuten kontzertua egongo da ikusgai mediatekan. Azken grabaketa, Pello Ramirezek Dudeako San Miguel elizan eskainitako kontzertuarena izango da. Maiatzaren 22an, 20:15ean, izango da Ramirezen txanda. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!