Babes ofizialeko 95 etxebizitza eraikiko dituzte Zornotzako Betarraganen

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 7a, 10:55

Zornotzako Udalak jakinarazi du sustapen pribatuko proiektua dela eta kooperatiba araubidearekin egingo dela. Etxebizitza erosten dutenek "jabetza osoan" eskuratuko dute. Zozketan izena emateko epea ekainaren 15era arte dago zabalik

Zornotzako Udalak azaldu duenez, etxebizitzak behin-betiko esleitzeko zozketa bat egingo du notario aurrean, eta "Azpiegiturak SAU sozietate publikoarekin izenpetutako hitzarmenak ezartzen dituen baldintzetan". Horien arabera, kontuan hartuko da interesdunak noiztik dauden erroldatuta Zornotzako udalerrian edo inguruko udalerriren batean.

Eskatzaile gisa izena emateko epeak eta bideak

Izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 15era arte. Eskariak posta elektroniko bidez bidali beharko dira galder@grupoarrasate.com helbidera edo posta arrunt bidez ondoko helbidera: Zezilia Gallartzagoitia 15, 48340 Zornotza. Era berean, telefono zenbaki bitara deitu daiteke, informazio gehiago nahi izanez gero:  618 816 707 eta 946 790 381.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!