Gorputz perkusio tailerra
- Javi Castañok, Zornotzako Musika Bandako perkusionistak, eskainiko du ikastaroa. Familian egiteko moduko abesti eta jolas dinamikoen bidez, etxean musikarekin ondo pasa daitekeela erakutsiko du.
- Data: eguena, maiatzak 7
- Ordua: 18:00
Musika Banden historia
- Eros Quesadak, Valentziako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Bandako zuzendariak, musika banden garapen historikoari helduko dio. Valentziako Erkidegoko banden fenomenoa ere aztertu eta Mundu guztiko esperientzia arrakastatsuekin alderatuko du
- Data: zapatua, maiatzak 9
- Ordua: 18:00
Birziklatutako instrumentuen tailerra
- Birziklatutako materialekin musika tresnak nola sortu daitezkeen erakutsiko du Aitor Arrietak, Zornotzako Musika Bandako perkusionistak
- Data: martitzena, maiatzak 12
- Ordua: 18:00
Musika Bandak: errepertorioa eta funtzio soziala
- Banda profesional eta amateurretan dauden joerak aztertuko dira, jaietan, antzerkietan, elizetan, kioskoan, dauden errepertorioak oinarri modura hartuta. Judith Montero arduratuko da ikastaroa eskaintzeaz. Bilboko Udal Musika Bandako saxofonista da bera
- Data: eguena, maiatzak 14
- Ordua: 18:00
Arreta jartzen diogun hori baino ez da existitzen
- Elur Arrietak, Leioako Kontserbatorioko eta Musika Eskolako perkusio irakasleak, zuzenduko du tailer hau, eta bertan adi egoteko gaitasuna hobetzeko eta gure ongizatea hobetzeko gakoak azalduko ditu, musika eta mindfulness teknika erabiliz.
- Data: zapatua, maiatzak 16
- Ordua: 18:00
Musikaren eta dantzaren arteko lotura
- Dantzak musikaren bidez komunikatzen dituen sentimenduak aztertuko dituzte. Susana Torrek, Bilboko Udal Musika Bandako flautistak eskainiko du tailerra.
- Data: martitzena, maiatzak 19
- Ordua: 18:00
Soundpainting: soinuaren bidez sormena garatzeko tresna
- Juanma Beguiristain, Bilboko Udaleko Musika Bandako klarinetista da eta soundpainting delakoa zer den azalduko du
- Data: eguena, maiatzak 21
- Ordua: 18:00