[ARGAZKI GALERIA] Zornotzako Elkartasun Sarea auzolanean ari da herritarrak zaintzen

Ekaitz Herrera 2020ko api. 19a, 11:38

"Erakunde publikoen gabeziei eta egoera honek gizarte bezala suposatzen duen erronkari auzolanean aurre egiten" ari dela dio Zornotzako Elkartasun Sareak. Herriko eragile eta boluntarioak elkarlanean ari dira egunotan herritarrak zaintzen.

Elikagai zein botikak etxera eramateko zerbitzua, arreta psikologikorako zerbitzua eta 3D inprimagailuz egindako biseren banaketa nabarmendu dituzte orain arteko ekintzen artean. Aurrera begira ikasleentzako arreta eta orientazio zerbitzua aktibatu gura dute DBHko eta Batxilergoko ikasleei laguntzeko. Bide hauekin ipini daiteke Zornotzako Elkartasun Sareagaz harremanetan, dela laguntza eskatzeko, edo dela boluntario lez jarduteko:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!