Kamioi baten karga jausi da Zornotzan, N-634 errepidean, eta uneotan zarratuta dago Bilborako norabidea

Ekaitz Herrera 2020ko api. 7a, 11:58

N-634 errepidean izan da gertakaria, 11:30ak pasata. Kamioiak harriak garraiatzen zituen larrialdi zerbitzuen esanetan, eta horiek errepidera jausi dira. Ondorioz zarratuta dago momentu honetan Bilborako erreila. Trafikoa txandakatzen eta harriak errepidetik kentzen ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!