Psikologia feministari eta elikadura kontzienteari buruzko online ikastaroak prestatu dituzte Zornotzan

Ekaitz Herrera 2020ko api. 7a, 11:26

Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak ikastaro bi antolatu ditu herriko emakumeentzat. Internet bidez eskainiko dituzte, bideo bidezko konexioak eginda. 'Zoom' plataforma erabiliko dute horretarako. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 15era arte. 94 630 01 90 telefonora deituta edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidera deituta eman daiteke izena

Psikologia feminista

Ordu eta erdiko hiru saio eskainiko dituzte internet bidez. Bideo konexioen teknologia baliatuta egingo dituzte, horretarako 'Zoom' deitzen den online plataforma erabilita. Honakoa da ikastaroaren egitaraua egunez egun:

  • Apirilak 16 – Beldurra. Nola aurre egin? (17:30etik 19:00etara)
  • Apirilak 23 – Segurtasun faltak autoestimuarekin duen lotura (17:30etik 19:00etara)
  • Apirilak 30 – Norbere burua zaindu eta tratu ona eman. (17:30etik 19:00etara)

Elikadura kontzientea

Ikasleek gorputzeko emozio eta sentsazioekin konektatzen ikasiko dute, ondoren, bizitza eta elikadura ohitura osasuntsuago batzuk garatzeko. Mindfulness delakoan oinarritutako ikastaroa da, meditazioaren laguntzarekin gose fisikoa eta gose emozionala bereizten laguntzeko. Honakoak dira ikastaroaren datak:

  • Apirilak 20 (16:30etik 19:30era)
  • Apirilak 27 (16:30etik 19:30era)

Bi ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago apirilaren 15era arte. 94 630 01 90 telefonora deituta edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidera deituta eman daiteke izena

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!