Inbertsioak etetea eta diru hori koronabirusari aurre egiteko baliatzea eskatu dio Zornotzako EH Bilduk udal gobernu taldeari

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 22a, 11:22

Martxoaren 13an egindako batzordean eztabaidatu zuten proposamena. Talde subiranistak dioenez, EAJk "baztertu" egin zuen proposamena, "likidezia arazorik egongo ez dela iritzita".

Emergentzia egoeran egonik, EH Bilduk elkar zaintzera deitu du. "Norbanako guztiok arduraz jokatzea eta osasun erakundeek zabaldutako protokoloak betetzea ezinbestekoa dela azpimarratu nahi dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!