Zalakain abenturazalearen istorioa dantzaren bitartez kontatuko dute Zornotzan

Aritz Maldonado 2020ko mar. 10a, 09:00

Argia konpainiaren ikuskizun berriak Martin Zalakainen istorioa hanken eta gorputzen mugimenduen bitartez kontatzen du. Juan Antonio Urbeltz koreografoak sortu du ikuskizuna, eta berak gidatzen ditu emanaldian parte hartzen duten dantza konpainiak; besteak beste, Zornotzako Udabarri dantza taldeak parte hartu du. 

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea eleberrian oinarritua, Juan Antonio Urbeltz koreografoak sortu du ikuskizuna, Harkaitz Canoren gidoiagaz. Ander Lipus aktorea ipiniko da Barojaren azalean.

Dantzetan sakonduz
Martin Zalakain antzezlanaren helburua euskal dantza tradizionalaren esparruan sakontzea da, Udabarri dantza taldeko kideen esanetan: "Euskal dantza dramatiko garaikide berri bat sortu du eta dantzariek interpretatu egiten dute".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!