Lehenengo itzulian, Elorrion jokatutako derbian, etxekoek 4-1 menderatu zuten Beti Gol. Talde biak sasoi onean helduko dira partidura, euren azken partiduak irabazi eta gero. Elorrioko Buskantza laugarren kokatuta dago sailkapenean, eta garaipena behar du lehenengo hirurengana gerturatzeko. Bost puntu goitik du Soloarte, hirugarren sailkatua.
Emakumeen Bizkaiko areto futbol ligan dabilen Durangoko Mendibeltz taldeak ere jokatzen du. Seigarren dago sailkapenean, Beti Gol taldearen atzetik, hain zuzen ere.