Emakumeen Nazioarteko Eguna

Zornotzako M8 plataformak herrira bizitzera etorritako emakumeak ipiniko ditu domekako aldarrien erdigunean

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 5a, 13:12

"Elkar ezagutzeko, elkar zaintzeko, elkar elikatzeko eta elkarrekin borrokatzeko". Zornotzara bizitzera etorritako emakume batzuk Martxoaren 8ko egunaren antolakuntzan parte hartzen dira, eta "protagonismo berezia" eman gura izan die plataformak. Eguneko egitaraua behean dago ikusgai.

Zornotzako M8 Plataformaren egitaraua Martxoaren 8rako

  • 9:00 Gosaria Zelaietako karpan
  • 9:30 Kalejira musikatua eta herria atontzea
  • 11:30 Kafe tertulia karpan: "Emakumeak eta migranteak gara"
  • 13:30 Herri mobilizazioa Patatatik abiatuta
  • 15:00 Emakumeen* bazkaria karpan (Bazkarirako txartelak Xiberu tabernan salgai. Aukera beganoa ere egongo da)
  • 16:00 Kulturen arteko bazkalostea eta mikrofono irekia
  • 18:00 Manifestazioa eta azken ekitaldia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!