Zornotzan, taberna bateko zerbitzaria atxilotu zuten atzo droga trafiko delitua egotzita

Joseba Derteano 2020ko ots. 20a, 16:17

Lokalean haxix zatia eta doitasun balantza bat aurkitu zituen Ertzaintzak.

Atzo arratsaldean, Ertzaintzak zaintza dispositibo bat antolatu zuen taberna baten inguruan. Barruan sustantzia estupefazienteen trafikoa ematen zenaren susmoa zuen. Bezero bat tabernan sartzen ikusi zuten eta denbora labur bat igaro ostean irten egin zen. Pertsona hori identifikatu eta haxix zati bat aurkitu zioten. Ostean, kaleko jantzitako ertzainak tabernara sartu ziren eta zerbitzari bat haxix zati bat bezero bati pasatzen harrapatu zuten.

Zerbitzaria identifikatu eta lokala ikuskatu zuten. Sukaldeko almazenean haxix zati bat, doitasun balantza bat eta sei mugikor aurkitu zituzten. Jarraian, 22 urteko zerbitzaria atxilotu zuten, droga trafiko delitua egoitza, Ertzaintzak ohar batean informatu duenez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!