"Bizi Dantza ikuskizuna barruko animalia ateratzeko dei bat da, zatoz dantzara!", diote antolatzaileek. Liburu-KD berri honek Irri Dantza atala ere badu bere barruan.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots (Aiora Zulaika, Joxemari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez, hurrenez hurren) hirukoteak Durangaldeko beste areto bat beteko du. Hain zuzen ere, bihar Zornotza Aretoan eskainiko dute Bizi Dantza emanaldia, saio bitan. Lehenengo saioa 17:15ean izango da, eta bigarrena 19:15ean. Sarrera guztiak salduta daude dagoeneko. Aurretik, Berrizen eta Durangon ere egon dira euren ikuskizun berria aurkezten.
"Bizi Dantza ikuskizuna barruko animalia ateratzeko dei bat da, zatoz dantzara!", diote antolatzaileek. Liburu-KD berri honek Irri Dantza atala ere badu bere barruan.