Langile bat Gurutzetako ospitalera eraman dute Boroako industriaguneko lantegi batean istripua eduki ostean

Anboto 2020ko ots. 19a, 14:38
(Irudia: @112_SOSDeiak)

Istripuaren abisua 14:10ean eman dute. Boroako industriguneko enpresa batean izan da istripua.

Ertzaintzaren arabera, behargina mangerarekin lanean ari zela, begietara produktu kimiko bat sartu zaio. Ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!