[BIDEOA] San Antonioko zenbait auzotarrei ez zaie nahikoa iruditu Aldundiak iragarritako errotonda eta goi-pasabidea

Anboto 2020ko ots. 18a, 18:41

Zornotzako San Antonio auzoko eta Iurretako zenbait bizilagunek N-634 errepidea moztu dute gaur arratsaldean. Duela aste batzuk auzoan errotonda bat eta goi-pasabide bat egingo zituela iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ‘A8 Peajerik ez!’ plataformaren iritziz, neurri horiek ez dira nahikoa. Auzoko trafikoa arintzeko alternatiba modura doako autopista aldarrikatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!