Aurtengo 'Zornotzan Jan Alai' pintxo lehiaketak 500 euro zozkatuko ditu bezeroen artean

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 17a, 09:50
Iazo edizioko pintxoetako bat.

Zabalik dago aurtengo 'Zornotzan Jan Alai' pintxo lehiaketan izena emateko epea. Pintxo berritzailerik onenak 1.000 euroko saria eskuratuko du. Hiru izango dira aurtengo berrikuntzak: zerbitzaririk profesionalena sarituko dituzte 250 eurorekin, 500 euro zozkatuko dira bezeroen artean, eta pintxoen 'Top ten' bat egingo dute.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria Zelaieta zentroko harreran eskuratu daiteke. Zornotzako Udalaren web orrian ere eskuragarri dago. Baita www.ametx.eus atarian ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!