Zornotzan Legarrebi auzoa urbanizatzeko lanak hasi dituzte 573.000 euroko inbertsioarekin

Joseba Derteano 2020ko ots. 12a, 13:30
Lanen nondik norakoak erakusten dituen irudia.

Lanek lau hilabete iraungo dute.

San Juan ingurua hobetu nahi da eta Andrandi kalean dauden etxebizitzetarako sarbidea urbanizatu, egoiliarrak etxebizitzetara errazago sar daitezan eta inguruak itxura hobea izan dezan, oraindik urbanizatu gabe baitago. Horrelaxe jakinarazi du Zornotzako Udalak ohar baten bidez.

Jarduera honekin oinezkoari "lehentasuna" eman gura diote. Horretarako, espaloiak handituko dituzte eta zuhaizti berriak egongo dira lehen ez zeuden lekuan, ibilgailu eta oinezkoen arteko "elkarbizitza hobea" izan dadin.

Gainera, inguruko argiztapena hobetuko da. Horretarako, farola berriak jarriko dituzte eta inguruko azpiegitura sareak berrituko dira.

573.000 euroko aurrekontuagaz lanek lau hilabete iraungo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!