Ura botatzen duen helikoptero itxurako dorrea, ur-kanoiak eta hainbat txirrista izango ditu Zornotzako Kirolganek

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 4a, 10:46

Zornotzako Udalak Kirolganeko ur-jolasen eremua berritzeko lanak hasi ditu. 311 metro karratu zabal den arloan, hainbat txirrista, erabiltzaileei gainetik ura botatzeko ontzia, ur-kanoi bat, kupula bat, ur-kanpai bat eta helikoptero bateko helizeen itxura duen altura handiko dorre bat ipiniko dituzte. 350.000 euro inbertitu ditu udalak lan hauetarako.

Kirolgane berritzeko lanen bigarren fasea da honakoa. Aldagelak eraberritu dituze orain arte. Ur-jolasak berrituko dituzte orain, eta kirola egiteko pista berriak egingo dituzte aurrerago (tenis pista, padel pista eta berdegune bat besteak beste) 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!