Lourdes Villanueva eta Palillos de Oro 3 jatetxea saritu dituzte Zornotzan

Anboto 2020ko urt. 29a, 10:27
Andoni Agirrebeitia alkatea, Xiuzheu Xu Palillos de oro 3 jatetxeko ardraduna, Lourdes Villanueva zornotzarra eta Aitor Erraiz, Sabadell banketxeak Zornotzan duen ordezkaria.

Gaur goizean egin dute sari banaketa. Andoni Agirrebeitia alkatea eskerroneko agertu da, kanpainak "Zornotzako merkataritza sustatzea" ahalbidetu duelako. 

Herriko merkataritza sustatzeko asmoz, Zornotzako Sabadell Bankuak Creemos en Amorebieta kanpaina martxan ipini zuen azaroan. Sari banaketa egin dute gaur eta Lourdes Villanueva herritarra eta Palillos de Oro 3 jatetxea izan dira sarituak. Villanuevak 3.000 euroko saria jaso du zozketan parte hartzearren, eta Palillos de Oro 3 jatetxeak, 2.000 eurokoa sari banaketara atxikitzearren. Xiuzheu Xu arduradunak jaso du saria.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 1.057 herritarrek eta 107 komertziok parte hartu dute kanpainan. Horrez gainera, kanpainan parte hartu duten herritar guztiei ekopoltsa bana oparitu dietela azaldu dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!