Seme-alabak izan edo adoptatzeagatik, 400 euroko diru-laguntza eskainiko du Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 27a, 11:09

"Ugalkortasun politikak" laguntzeko eta lana eta familia "bateragarri" egiteko politikei erantzun gura diete diru-laguntzek. Eskaria egiten duten familiek Zornotzako dendetan gastatu beharko dute diru-laguntza, dela umeentzako arropak, umeentzako tresnak, elikadura-produktuak edota higiene-produktuak erosita. 

2019ko urriaren 1aren ondoren eta 2020ko azaroaren 30a baino lehen jaiotako edo adoptatutako seme-alabengatik egin ahalko da eskaria. Jaiotza edo adopzioak anizkoitzak badira, kide berri bakoitzarengatik emango dute diru-laguntza. 

Eslariak udal errregistroan egin beharko dira jaiotza izan eta hiru hilabeteko epean, edo adopzioaren ebazpena jakinarazi eta hiru hilabeteko epean.

Udalak, guztira, 50.000 euro bideratu ditu diru-laguntza hauetara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!