Zabalik dago Zornotzako emakume nekazarien eta artisauen azokan parte-hartzeko izen ematea

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 24a, 12:27
2017ko azokaren irudia.

Izena emateko epea otsailaren 24ra arte dago zabalik. Azoka, martxoaren 7an izango da. Euskal Herri osoko emakume baserritarren eta artisauen produktuak erakutsi eta salduko dituzte. Eskaria egiteko orria Zornotzako udalaren web orrian dago eskuragarri. Gizarte Ekintza Sailean (Nafarroa Zentroan) aurkeztu beharko da, edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidera bidali

Parte-hartzeko baldintza nagusia honakoa da: artikuluak Euskal Herrian egoitza duen enpresetako emakumeek egin eta erakutsi beharko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!