Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, Zornotzako enpresa batean lapurretan egiteagatik

Maialen Zuazubiskar 2020ko urt. 23a, 12:23

41 eta 43 urteko gizonezko bi atxilotu ditu Ertzaintzak, Zornotzako Boroa Industrialdeko enpresa batean lapurreta egitea leporatuta.  

Ertzaintzak ohar bidez jakitera eman duenez, goizaldeko ordu batak inguruan jaso dute abisua, eta momentu horretan bi patruila bertaratu dira. Ihes egiten saiatu diren arren, industrialdean atxilotu dituzte bi gizonezkoak. Bestalde, lagun biei indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta dietela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!