Familia ikuskizunei lehentasuna eman asmoz, Zornotza Aretoan Gorakadaren, Pirritx eta Porrotxen, Atx teatroaren, Marie de Jonghen eta La Baldufaren ikuskizunak programatu dituzte maiatzera bitartean. Horrez gainera, helduentzako euskarazko ekoizpenei ere tokia egin gura izan diete: Utzi mezua seinalearen ondoren eta Zaldi Urdina eskainiko dira, besteak beste.
Musika gertu
Beste urte batez, eskaintza musikala ere zaindu gura izan dute Zornotza Aretoko kideek. Horrela, Jou Gonzalez eta Feten Feten taldeek kontzertua eskainiko dute. Horrez gainera, otsailaren 6ean Zornotzako jaietako abestia sortu gura dute Xabier Zabala, Andoni Egaña eta publikoarekin batera.