Maite dugun zerbait galtzen dugunean gertatzen zaigunari buruz eta sentitzen dugunari buruz hitz egiten du Euria ikuskizunak. Horrela azaldu dute Markeliñe konpainiako kideek. "Zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora nekagarri horri buruz berba egiten du. Eta, jakina, hori gainditzeko dugun gaitasunari buruz", gaineratu dutenez. Horretarako, metafora bisualak, umore ukitua eta poesia erabiliko ditu Markeliñe antzerki taldeak.
'Sharjah Fringe 2020 Jaialdia'k 600 ikuskizun batuko ditu, 17 egunetan. Antzerkia, txotxongiloak, magia, dantza eta kale-antzerkia batuko ditu, Ekialde Ertaineko jaialdi garrantzitsuenetariko bat bihurtuz.