Sonita rap kantaria izan gura duen neska gazte afganiar bat da. Sonitak gurasoek markatutako patuari egin beharko dio aurre, ezagutzen ez duen senarrari saldua izatea. Rokhsareh Ghaem Maghamik zuzendutako lana da jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniaz azpitituluak jarrita.
Seamus Murphyren Pj Harey: A dog Callled Money (2019, Irlanda) dokumenala emango dute urtarrilaren 21ean; Murphyren sorkuntza prozesua dokumentatzen da bertan. Urtarrilaren 28an, bestalde, Ara Malikian: Una vida entre las Cuerdas (2019; Espainia) ikusteko aukera eskainiko du KINE Zineklubak, musikari polifazetikoak musika klasikoari eta garaikideari egindako ekarpenari buruzko dokumentala.
Proiekzioak hasi baino lehen, zineforuma egngo da, 18:45etik 19:45era, Zornotza Aretoan.