Lopez de Lacallek hamar urte baino gehiagoko esperientzia du idazketa tailerretan, ikasle zein irakasle bezala. Hori dela eta, idazteko "gune dinamiko eta atsegin" bat proposatzen saiatuko da, Zornotzako liburutegiak ohar batean adierazi duenaren arabera.
Urtarrilaren 15etik apirilaren 1era arte luzatuko da ikastaroa, eta saioak eguaztenetan izango dira, 19:00etatik 20:45era. Izena emateko urtarrilaren 8ra arteko epea ireki dute.