Star Warsen film berrira mozorrotuta joateko deia egin du Zornotza aretoak

Anboto 2019ko abe. 27a, 17:08

Zornotza aretoak Star Wars film sagaren atal berria proiektatuko du gaurtik hasi eta astelehenera arte, (abenduaren 30era arte). Filma proiektatzen hasi baino lehenagoko tartean, photocall bat egongo da aretoan, herritarrak filma ikustera mozorrotuta joan eta bertan argazkiak atera ditzaten. Mozorrotutako herritarren artean lehiaketa bat ere egingo dute. Urtarrilaren 4an egingo dute sari banaketa, 19:00ean Zornotza aretoan bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!