Auto batek errepidetik irten eta baserri bateko garajea kolpatu du Euban

Anboto 2019ko abe. 25a, 09:27

Istripua 7:45ean izan da Euba inguruan, N-634 errepidean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Auto batek errepidetik irten, eta bide-kontrako baserri bateko garajea jo du. Kolpe horren ostean, bigarren kolpe bat izan du bide bazterraren aurka. Gidaria, 50 urteko emakumea, Galdakaoko ospitalera eraman dute. Trafiko arazorik ez dago bertan uneotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!