Autoa konpontzen zebilela gainera erori zaio eta ospitalera eraman dute zornotzar bat

Joseba Derteano 2019ko abe. 10a, 15:56
Zauritua helikopteroan sartu duten unea.

Zornotzako Katia auzoan gertatu da.

Zornotzan, Katia auzoko bere baserri inguruan autoa konpontzen zebilela, autoa gainera erori zaio bertako bizilagun bati gaur eguerdian. Ondorioz, larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman dute helikopteroan Bizkaiko Suhiltzaileek eta udaleko iturriek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!