Hil egin da Zornotzako istripuan zauritutako pertsonetako bat

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 9a, 15:16

Beste bi zauritu egoera larrian daude. Goizeko 06:30ak inguruan izan da istripua Zornotzan, N-634. Furgoneta batek eta auto bik aurrez aurre egin dute talka. Zaurituetako hiru ospitalera eraman dituzte osasun zerbitzuek. Horietako bat hil dela baieztatu dute Ertzaintzaren iturriek. 55 urteko gizonezkoa da hildakoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!