Elkarlanerako gunea eskainiko du Bizkargi dastategi sozialak:
- Kontsumo arduratsua sustatuko du. Hurbila, ekonomia zirkularrean oinarrituko da.
- Harremanak eta elkartasun sareak sendotzeko topalekua izango da.
- Administrazioek eskaintzen dituzten bideetatik kanpo, enplegu eta hezkuntza alternatibak eskainiko ditu.
- Eraldaketa sozialerako tresna izango da. Arteari eta kulturari egingo zaie tokia.
Egitasmoaren informazio gehiago Zornotza Harrera Facebook orrian edo 628414151 telefonoan eskuratu liteke.