Gabon giroak Zornotzako kaleak hartuko ditu gaurtik hasi eta errege egunera arte

Ekaitz Herrera 2019ko abenduaren 4a

Gabonetako egitaraua martxan ipiniko da Zornotzan, gaur. Gabonetako argiteria isiotuko dute herriko plazan. 17:30ean izango da eta, besteak beste, txokolatada bat, tailerrak, Zubiaur musika eskolako ikasleen ekitaldia eta Triki Piu elkatearen musikaz gozatu ahalko da. EGITARAU OSOA behean ikusgai.

ABENDUAK 4, eguaztena

  • Gabonetako argiak piztea. Herriko plazan, 17:30an. Txokolatada, tailerrak, Zubiaur musika eta Triki Piu elkartearen musika

ABENDUAK 13, barikua

  • Gauero+18. Belatz taldearen kontzertua. 23:00ean Zelaieta zentroko kontzertu gelan

ABENDUAK 14, zapatua

  • Aita Eliseoren omenezko kontzertua. 20:00ean El Carmeloko kaperan. (Antolatzailea: Abeskimu)

ABENDUAK 15, domeka

  • Gabon kanten emanaldia. 16:00ean Larreako elizan. (Antolatzailea: Larreako katekesia)

ABENDUAK 19, eguena

  • Musika gertu: Soul Teller. 20:00ean Zelaieta zentroko kontzertu gelan (Sarrera: 6 euro)

ABENDUAK 20, barikua

  • Gabonetako kontzertua. 20:15ean Zubiaur Musika Eskolan. (Sarrera: 3 euro)

ABENDUAK 21, zapatua

  • Gabonetako Gauero berezia: "Nun ikusi dot nik zure aurpegixe 2019". 20:00ean Zelaieta zentroko kontzertu gelan
  • "Ghero" tartean. 20:15ean Zornotza Aretoan. (Sarrera: 8 euro) 

ABENDUAK 23, astelehena

  • Mesias sarritan. 12:30ean Herrian zehar; 13:45 Kalbarioan. (Antolatzaileak: Herriko koralak) 

ABENDUAK 24, martitzena

  • XVII. Belatxikietara igoera. 9:30ean Zelaieta parketik irtenda. (Antolatzailea: Extrem Zornotza)
  • Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. 18:00ean Herriko plazan. (Antolatzailea: Udabarri Dantza Taldea)

ABENDUAK 29, domeka

  • AIDAE klasikoen rallya. Egun osoan zehar Zubiondo plazan

ABENDUAK 31, martitzena

  • San Silbestre lasterketa. 16:30ean Zelaieta parketik hasita. (Antolatzailea: Herrenak Triatloi kluba)

URTARRILAK 2,  eguena

  • "Katillukadak" kontakatillu. 18:00ean Zornotza Aretoan. (Sarrera: 5 euro)

URTARRILAK 3, barikua

  • Kontukantari II Laenananaranja. 18:00ean Zornotza Aretoan (Sarrera 5 euro)

URTARRILAK 5, domeka

  • Errege magoen kabalkada. 18:00ean Gudari plazatik Herriko plazara (Bertan izena emateko Gaztetxokora joan beharko da abenduaren 9tik aurrera. 10 urtetik gorakoentzat)

URTARRILAK 6, astelehena

  • Nazioarteko krosa. 19:00ean Nafarroa kalearen inguruan (Antolatzailea: Zornotzako kirol taldea)

ABENDUAREN 26tik 30era

  • UMEEN GABONETAKO PARKEA.11:30-13:30 eta 17:00-21:00 (Sarrera: 3 euro. Bost egunetarako bonoa: 10 euro)
  • IKUSKIZUNAK FRONTOIAN. 19:00ean. (Sarrera: debalde)
  • GAZTEENTZAKO GABONETAKO ESPARRUA 17:00-21:30 kontzertu gelan

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!