Zornotzako Dudeako San Migel auzo inguruan aurkitu dute bila zebiltzan adineko pertsona

Joseba Derteano 2019ko abe. 4a, 12:29
Bilaketako irudia. (Argazkia: @112_SOSDeiak)

Gaua kanpoan emanda hipotermia sintomak ditu eta ospitalera eraman dute, Ertzaintzak informatu duenez.

Ertzaintzako eta SOS Deiak-eko mendi-erreskate taldeak eta Gurutze Gorria 83 urteko gizonezko baten bila ibili dira Zornotzan. Bart ez zen ohiko pasealdi batetik itzuli eta senitartekoek abisua eman zuten. Atzo gauen hasi zuten bilaketa, baina ez zuten aurkitu. Gaur goizean berriro ekin diote bilaketari eta Zornotzako Dudeako San Migel auzo inguruan aurkitu dute. Bertako bizilaguna da adinekoa eta etxetik 300 bat metrora aurkitu dute. Hipotermia sintomekin ospitalera eraman dute, Ertzaintzaren esanetan.

Gizona aurkitu duten tokia puntu gorri batekin markatuta. (Argazkia: @112_SOSDeiak)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!