KINE zineklubak antolatu du lehiaketa, bosgarren urtez. Aurreko lau edizioetan 40 talde inguru aurkeztu dira, 15-50 urte bitartekoak. Lehiakideek 24 ordu edukiko dituzte gaia ezagutu ostean. Epaimahaikideek lanak bildu, eta sarituak aukeratu ostean, Kine Rally gala egingo da Zornotza Aretoan. Bertan filma guztiak ikusiko dira, eta sari banaketa egingo da.
Antolatzaileen arabera, ez da kalitatea bakarrik kontutan hartuko lanak baloratzerakoan. "Zinema gustatzen zaien lagunekin elkartu eta buruan ditugun istorioak partekatzeko unea da" adierazi dute lehiaketaren aurkezpenean.
Izena emateko epea zabalik dago. Posta elektronikoz egin daiteke, kinezinekluba@gmail.com helbidean.