Amorebieta futbol klubeko kamisetak Kenyako Mombasa herrira heldu dira. Voluntarios en Kenia Gobernuz Kanpoko Erakundeagaz han lanean dabilzan Sara Estevez eta Ane Cepa zornotzarrek eraman dituzte bertara hango gaztetxoentzat. Voluntarios en Kenia erakundearen helburu nagusiak Mombasan babesik barik dauden gazteei laguntzea, hango umezurtz-etxe bat azpiegiturekin hornitzea eta, orokorrean, Kenyako beharrizanei buruz gizartea kontzientziatzea dira.