Boroako zentralaren jabetza aldaketak kutsadura areagotu dezakeela uste du Zornotzako EH Bilduk

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 25a, 13:08

Enpresa baten eskuetatik beste enpresa biren eskuetara pasa da Boroako zentral termikoa azaro honetan. Castleton Commodities eta White Summit enpresena da jabetza. Suitzan eta AEBetan dituzte egoitza nagusiak bi enpresek.

Boroako zentralaren jabetza aldaketak "produkzio handiagoa izateko arriskua ageri-agerian" jartzen duela, eta, ondorioz, "airearen kutsaduran eta osasunean eragin kaltegarri zuzenak" izango lituzketela salatu du Zornotzako EH Bilduk.

Koalizio abertzaleak, herriko hainbat gizarte eragilerekin batuko dela aurreratu du "berehalako arriskuaz ohartaratzeko, eta, bere kasuan, Boroako zentralaren produkzioa handitzearen ondorioz eragindako kutsadura salatzeko" .

5.352 aurkako boto 2002ko erreferendumean

2002ko apirilaren 14an izandako erreferenduma  gogora ekarri, eta "balioa eman" gura izan dio Zornotzako EH Bilduk. Ordu hartan, 5.445 zornotzarrek eman zuten botoa zentralaren adostasun-maila neurtzeko galdeketan, hauteskunde erroldaren %43 inguruk. Horietako 5.352 boto, zentralaren aurkakoak izan ziren, botoen %98. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!