"Eskolan erraza da familiako kideekin hartu-emanetan ipintzea, baina kalean ere landu behar da hori", diote. Horregatik, lokala eraberritzeko lanak martxan ipini, eta, etorkizunean, familien zein zornotzarren topaleku bat sortuko dute. "Bertan ekoitzitako produktuekin osatuko dugu eskaintza, azken finean, gure kontsumo ohiturak ere badirelako migrazio eragile".
Lokalaren izen zaharra mantenduko dute. "Ideal positiboak ekartzen ditu gogora Bizkargi izenak. Beste mundu bat eraikitzearen alde gudukatu ziren bertan. Guk ere itxaropen hori islatu gura dugu", diote. Crowdfunding delakoa martxan ipini eta diru-bilketa hasiko dute, abenduan gutxi gorabehera. Bizkargi kafe degustazio soziala bilatu beharko da goteo.org atarian.