Moussaoui familia

Umeen hezkuntzak bizilekua aldatzea dakarrenean

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 22a, 09:20

Aljeriako Oran hirikoak dira. Fatima Zohra amak eta Mourad aitak lau seme-alaba dituzte: Mohammed (5 urte), Lylia (3 urte), Chiraz (urte 1) eta Khalil jaioberria.

Umeengan pentsatuta erabaki zuten bizimodu berri bat bilatzea. Izan ere, jaioterriko kaleetan zeuden erasoen beldur, eskolatu barik izaten zituzten umeak, etxean. Pateran egin zuten Aljeria eta Andaluzia arteko bidaia, urte hasieran. Bizkaiko hainbat herritan egon eta gero, Zornotzan bizitzen hasi dira. Umeak ikastolara joaten hasi dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!