Fortuna eta bere familia

Albanian eta Alemanian ondutako kemena

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 22a, 09:20

Fortuna (ama) albaniarra da sortzez. 22-23 urtegaz, Italian zegoela, mafia salatzeko ausardia izan zuen. Erabaki hark, baina, handik alde egin beharra eragin zion.

Alemanian amaitu zuen, eta han ezagutu zuen bere egungo bikotekidea: Hicham. 7 hilabetean Bilboko aterpetxean egon ziren. Zerbitzu sozialek haien umeak "kentzeko" prozedura hasi eta gero, Zornotzako Harrera Taldearen bitartekaritzari eskerrak, umeek eurekin segituko dute. Zornotzan haziko dira Ala, Ryan eta Malika Begoña umeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!