Talbi familia

Marokotik Euskal Herrira etorri, eta euskaraz hazi

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 22a, 09:20

Saifeddine (aita) Marokon langabezian gelditu zenean okertu ziren gauzak. Horri gehitu behar zaio herriko kaleetan erasoak zeudela,  eta umeei "abusuak" egiteko arriskua zegoela.

Bizimodu berri bat bilatzen hasi eta Euskal Herrira etorri ziren. Bazuten euskaldunon berri. Zornotzan urtebete baino ez daramaten arren, euskaraz egiten du Ichraq alabak (15 urte). Bere neba Yahyak 5 urte ditu. Akademikoki familia jantzia da haiena. Fatima Zorhak, amak, zuzenbide ikasketak ditu, eta Saifeddinek, aitak, kontabilitate ikasketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!