Zornotzako ikastolako gurasoen abesbatzak 25. urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 20a, 10:27

Urteurrena ospatzeko, kontzertua egingo dute barikuan, Zornotza aretoan. Haiegaz batera Mikel Urdangarinen, Zornotzako Otsotearen eta Xuxurlariak abesbatzaren kontzertuak ere egongo dira. Ekitaldiak 20:00etan hasiko dira.

Sarrerak debalde eskuratu daitezke Andra Mari ikastolako idazkaritzan bertan, edota barikuan, Zornotza aretoko leihatilara joanda. Ikastolako gurasoen abesbatza Marian Ruizek zuzentzen du. 18 kide daude bertan gaur egun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!