Zornotzako emakume batek jasandako eraso matxista gaitzetsi du udalak

Ekaitz Herera 2019ko aza. 19a, 09:45

Udaleko indar politiko guztiek aho batez eta "irmoki" gaitzetsi dute erasoa. "Emakumeak eta bere familiak behar duten guztian laguntza eskaintzeko prest gaude eta, aldi berean, errespetu osoa agertu nahi diegu", azaldu du udalak ohar batean. Indarkeria matxistaren aurka borrokatzen segitzeko konpromisoa berretsi du. Erasoa joan den astean gertatu zen Zornotzan bertan.

"Eraso matxisten" aurrean,  "konplize" ez izateko eskatu die udalak zornotzarrei.  "Inpunitaterik ez dadin egon", egoera hauen aurrean "tolerantziarik ez" izateko eskatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!