Emakumeen eta LGTB kolektiboaren aldeko nazioarteko aktibistek bat egingo dute Zornotzan

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 18a, 17:07

Hondurastik, Mexikotik eta Palestinatik iritsitako hiru emakume aktibista Zornotzan egongo dira, emakumeen eta LGTB kolektiboaren eskubideen defentsan egiten ari diren lana herritarregaz partekatzeko. Topaketa Nafarroa zentroan izango da, barikuan, 17:00etan.

Esdra Yaveth Sosa Hondurasko Arcoiris LGTBI elkarteko kidea, Mexikoko Oaxaca partzuergoko Emilie Chantal de Wolf, eta Palestinako Emakume Komiteen Batasuneko kide Assalah Abu Khdeir izango dira Zornotzan. Giza Eskubideen defentsari lotutako esperientziak partekatuko dituzte.

Topaketa Bakearen Nazioarteko Brigadak erakundeak eta Mundubat elkarteak antolatu dute. Zornotzako Udalak ere eskaini du laguntza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!