Legarrebi auzoa urbanizatzeko lanak urtarrilean hasi gura ditu Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 14a, 13:22

Andrandi kalean dauden etxebizitzetako sarbideak egokitu, espaloiak zabaldu eta  argiztapena hobetuko dute. Proiektua lizitazio fasean dago orain. Baina abenduan lanak esleitzea gura du udalak, hartara, urtarrilean, lanei ekiteko.

San Juan kalean bertan eta San Juan kaleak Andrandi kaleagaz bat egiten duen puntuan hasiko dituzte lanak. Bertako etxebizitzetarako sarbidea urbanizatuko du udalak, "egoiliarrak etxebizitzetara errazago sar daitezen, eta inguruak itxitura hobea izan dezan, oraindik guztiz urbanizatu barik baitago". 

Udalak "gune atseginago bat" sortu gura du Zornotzako herritarrentzat, eta lehentasuna eman gura dio oinezkoari. Espaloiak handitzeaz gain, zuhaizti berriak ere ipiniko dituzte horretarako. Instalatuko diren farola berriek argiztapena hobetzea izango dute helburu.

Lanek 573.000 euroko aurrekontua dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!