Astepe auzoa eraberritzeko lanak urtarrilean hasi gura ditu Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 8a, 10:09

Jolasgunerako sarbidea berritu, 18 aparkaleku ipini eta arboladi berri bat ere egokituko dute urbanizazio proiektu berriagaz. Segurtasunari lotutako hobekuntzak ere egitea dute helburu. Oinezkoentzako espaloiak zabaldu eta farolak berrituko dituzte.

Lanek 217.000 euroko aurrekontua dute, eta dena ondo bidean badoa, hiru hilabetetan bukatuko lituzkete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!