Mikel Agirrebeitia Baque Cycling Team taldeak fitxatu du

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 6a, 15:29

Mikel Agirrebeitia zornotzarrak lehenengo denboraldia egingo du 23 urtez azpiko mailan.

23 urtez azpiko mailan lehenengo urtea egingo duen zornotzarra Baque Cycling Team taldean ariko da. Orain arte, berriz, Ekin – SC Amorebieta taldean ibili da.

Agirrebeitiak joan zen denboraldian postu bikainak lortu zituen. Euskal Herria Torneoan zortzigarren postuan bukatu zuen eta  Espainiako Kopako lasterketa batean zazpigarrena izan zen, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!