Bosteko talde erakusketa Zornotzan egongo da ikusgai azaroaren 8ra arte

Aritz Maldonado 2019ko urr. 26a, 10:40

Talde erakusketa ibiltaria azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai Zelaieta zentroan. Ibon Garagarza komisarioak kudeatu du erakusketa. 

Besteak beste, Gentz del Valle, Mertxe Periz eta Sonia Ruedaren artelanak biltzen ditu 'Marrazkitik harago. Figura eta paisaia' erakusketak. Hiru artisten lanetan giza figurek, gorputzek eta inguruneak duten harremanak garrantzia berezia dute.

Zornotzatik, Arrigorriagara eta Getxora eramango dute erakusketa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!