Zornotzako Anboto kalea urbanitzatzeko lanak otsailerako amaituta egongo dira

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 22a, 13:11

Atzo hasi zituzten Zorntozako Anboto kalea urbanizatzeko lanak. 226.550 euroko aurrekontua duten lanak otsailerako amaituta egongo direla jakitera eman du Zornotzako Udalak.

Anboto kalea urbanizatzeaz gain, bertako plaza eraberrituko dute, gune modernoago bat izan asmoz. Horrez gain, elementu berdeak sartzeari lehentasuna emango diotela jakitera eman dute udaleko kideek. Horrez gain, plazaren diseinu berriak umeentzako jolasgune bat izango du erdialdean. Udaletik jakitera eman dutenez, bertan jarriko dituzten jolasak ez dira orain arte herrian dituztenak bezalakoak. 

Bestale, lan hauek arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren emaitza direla azaldu udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!