Zornotzarrek eskuragarri izango dituzte herriko dendetan erabili ahal izateko 2.000 erosketa bono

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 21a, 12:03

40 euroko bonoa erosita, 50 euroko balioa duen erosketa egin ahalko da.  Dendariak elkartearen bulegoan eskuratu ditzakete bonoak, eta, herriko denda eta ostatuetan erabili ahalko dira azaroaren 4tik abenduaren 5era bitartean. Udalak eta Dendariak elkarteak 'Amorebono' egitasmoa elkarregaz antolatu duten lehen aldia da.

Interesatutako herritarrek Dendariak elkartearen bulegora joan eta NAN agiria aurkeztu beharko dute. Agiri bakoitzeko, bi bono erosi ahalko dituzte gehienez. Bonoak eskuratzeko ordutegiak honakoak dira:  10:00etatik 14:00etara astelehen, martitzen, eguazten eta barikuetan, eta 16:00etatik 20:00etara eguenetan. 

Amorebono egitasmoak erosketak herriko dendetan egitera bultzatu gura du. "Globalizatutako" gizartean, tokiko merkataritza sustatzea "onuragarria" dela adierazi du Andoni Agirrebeitia alkateak. Estibaliz Martiartu enplegu eta promozio ekonomikorako zinegotziak ere Zornotza "osasuntsu eta bizi bat" sustatzeko egitasmoa dela esan du.  "Amorebono" egitasmoa udalaren eta Dendariak elkartearen lankidetzatik irtendako egitasmoa da. Lehen edizioa du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!