Xabier Amurizarentzako 2019ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria

Aritz Maldonado 2019ko urr. 17a, 12:55

Epaimahaiaren arabera, etxanoarra "bertsolaritza modernoaren erreferente argia da, eta alor askotan aurrendaria izan da". 

Orokorrean, Amurizak (Amorebieta-Etxano, 1941) bertsolaritzari eta euskal kulturari egindako ekarpena "ikaragarria" izan da epaimahaikideen arabera. "Bertsolaritzatik harago, lan-ibilbide emankorra izan du literatura eta musika alorretan, ugariak izanik berak sinatutako eleberriak, azterlanak, diskak eta grabaketak".

Manuel Lekuona saria  euskal komunitatean ekarpen garrantzitsua egin duten pertsonei aitortza egiteko sortu zuen Eusko Ikaskuntzak 1983an. Besteak beste, Jorge Oteizak, Montxo Armendarizek edota Joan Mari Torrealdaik irabazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!