Zornotzako emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzera egin dute

Anboto 2019ko urr. 11a, 17:03

Hainbat herritar batu dira udalak eta talde feministak deitutako kontzentrazioan, Herriko Plazan. 

Emakumeak erasoa salatu du Ertzaintzaren komisaldegian, gaur. Zauri arinak izan ditu eta osasun zentroan artatu dute. Bere burua etxean giltzaperatuta du gizonak. 

Zornotzako Udaleko bozeramaileen batzordea bildu da, gaur goizean, urriak 11, herriko emakume batek izandako eraso matxista "irmoki arbuiatzeko". "Emakumeak eta bere familiak behar duten guztian laguntza eskaintzeko prest gaude eta, aldi berean, errespetu osoa agertu nahi diegu", azaldu dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!